I
leapaindegia etxean bertan proiektuagaz Startinnova programaren finalerako sailkatu dira Lekeitioko Lanbide Heziketako Administrazio Kudeaketako ikasleak. Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu duen Startinnova programan Bizkaiko 41 ikastetxetako 49 taldek parte hartu dute, eta 18 urtetik gorako kategoriako bigarren puntuaziorik onena lortu du
IES Lekeitio BHIko
Atea 2 taldeak.
Enpresa ideia bat sortu, taldean garatu eta aurkeztu zuten ideia, eta euren proiektua defendatu beharko dute orain, enpresa, hezkuntza eta ekintzailetza mailan onespen handiko profesionalez osaturiko epaimahai baten aurrean. Kategoria bakoitzeko –16 eta 17 urte artekoa eta 18 urtetik gorakoa– bost proiektu onenek igaro beharko dute datorren
eguaztenean [otsailak 28] azken fase erabakiorra
EHU-ko Ekonomia eta Enpresa fakultatean, Sarrikon. 09:00etatik 15:00etara igaro beharko dira 18 urtetik gorako kategorian sailkatu diren Lekeitio, Bilbo, Santurtzi, Somorostroko taldeak epaimahaiaren aurretik.
Startinnovara aurkeztu diren Lekeitioko Lanbide Heziketako ikasleak. Argazkia: Lekeitio BHI
Deiene Arantzeta Larrinagak, Ibai Saenz Perezek, Jone Blanco Zuazuak eta Mikel Guijas Barainkak osatu dute finalean egongo den Atea 2 taldea. Sortu duten proiektuaren izenak adierazten duen modura, etxez etxeko zerbitzua ematen duen ileapaindegia da gazteek prestatu dutena, eta ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez, finalean egoteagaz oso pozik daude.
Hauek dira 18 urtetik gorako kategorian finalerako sailkaturiko taldeak:
- GRUPO1 (C.E.P.E. SOMORROSTRO)
- ATEA 2 (IES LEKEITIO BHI)
- PIGMALION (IES FRANCISCO DE VITORIA BHI)
- ABC (IES FRANCISCO DE VITORIA BHI)
- RLOCK (CIFP SAN JORGE LHII)