Beteranoen eskuz binakako txapelketaren ligaxkako
partida orekatu eta politena ikusteko aukera egon zen joan den domekan [otsailak 18] Lekeitioko trinketean. Atzelarien norgehiagoka izan zen nagusi lehen partidan, Bastida eta Egaña bezalako jotzaile handi bi aurkitu ziren kantxan aurrez aurre.
Kaltzakorta eta Bastida 27. tantora arte aurretik joan baziren ere, 30 eta 28 nagusitu ziren
Astigarraga eta Egaña domekako lehen partiduan. Astigarraga beteranoa gripearekin kantxaratu zela jakitera eman dute antolatzaileek, eta beraz, partiduko hainbat momentutan oso nekatuta egon zen. “Baina Egaña mendarotarrak oso laguntza ona eman zion, eta partida aurrera atera zuten”.
Astigarraga saiatu egin zen, baina hainbat pilota txapara joan zitzaizkion, eta partida galdu behar zutela pentsa zitekeen arren 27ra berdindu eta lau tantoko takadaren ondoren 29ra heldu ziren. Galtzaileek ez zuten amorerik eman eta 28-29 tantoa eginez eta sakea berreskuratuz partida orekatzeko aukeran ipini ziren, baina Kaltzakortak azken sakean falta egin zuen demari amaiera emanez.
Astigarraga eta Egan?a dira azkenaurrekoetarako sailkatu den lehen bikotea. Argazkiak: Beteranoen Txapelketa
“Denak oso nekatuta amaitu zuten partidua, baina pozik emandako erakustaldiagaz. Astigarraga eta Egaña ditugu lehen sailkatuak azkenaurrekoetarako, partidarik galdu barik”, azaldu dute antolatzaileek.
Animazio handia. Pradera eta Gandiaga, Mallabia eta Berriatuko gazteak, herriko jarraitzaileak eraman zituzten domekan Lekeitiora, eta beraz, euren aldeko animorik ez zen falta izan bigarren partiduan. Galtzen hasi ziren gazteak eta Jaunarenak oso ondo baliatu zituen bere efektuak eta jokoa abantaila ateratzeko. 11 tantora berdindu ondoren, Pradera sakea hobetzen eta luzatzen hasi zen eta abantaila hartu zuten. “Gandiaga maisu ibili zen eta hainbat pilota sarera sartuz min handia egin zuen. Foster gripetik irten berri, seguru baina txispa gutxirekin ikusi genuen”.
Hala, azkenean
Pradera eta Gandiagak 30 eta 22 irabazi zieten norgehiagoka
Jaunarena eta Fosterri.
Gandiaga berriatuarra maisua izan zen domekan. Argazkia: Beteranoen Txapelketa