Jadanik, lehen bikotea zehaztuta dago. Partida bat bera ere galdu barik, Astigarraga eta Egaña dira lehen sailkatuak Beteranoen Txapelketako azkenaurrekoetarako, eta beste guztiak ere zehazten hasiko dira asteburu honetan. Lehia biziak espero dira, beraz, aurrera egin nahirik.
Beteranoen Esku Pilota Txapelketako 2018ko taldea. Argazkia: Beteranoen Txapelketa
Asteburu honetan lau partida jokatuko dira, hiru bariku arratsaldean [otsailak 23] eta bakarra domeka goizean [otsailak 25].
19:00etan hasiko da gaurko jokoa.
Jaunarena eta Foster eta
Kaltzakorta eta Bastida aurkituko dira aurrez aurre.
Jaunarena nafarra eta Foster lekeitiarra txapelketa polita egiten ari direla ikusten dute antolatzaileek eta goranzko joera hartu du bikoteak, baina Kaltzakorta eta Bastidak azken aurrekoetan egon nahi dute eta horretarako partida hau irabazi beharra daukate. «Bastida atzelari debarrak ipini dezake abantaila bere golpeagaz eta Kaltzakortak aurrean barkatzen ez duenez , faboritoak dira», esan dute.
19:45ean aterako dira kantxara
Telleria eta Conde eta
Pradera eta Gandiaga. Iazko txapeldunek partida zaila daukate bikote berria izango dute eta aurrez aurre. «Nahiz eta Telleriak ofizio gehiago izan Pradera gaztea aurre egiten saiatuko da».
Atzean, berriz, oso ondo ari da Gandiaga, baina Conde ere maisua da pilotak sarera botatzen eta partida orekatua izan daitekela uste dute antolatzaileek.
Atzeratuta. Gaurko azken partida
20:30ean hasiko da. Hezetasunagatik partidak atzeratuta daudenez,
Telleriak eta Condek bigarren partida jokatuko dutela azaldu dute txapelketako arduradunek. Aurrean Elgoibarreko bikotea izango dute,
Berazak eta Etxeberriak osatutakoa. «Azken hauek partidua irabazteko aukera izan dezakete aurkarien nekeagaitik. Etxebarria sasoi onean dago eta Beraza lesiotik errekuperatua badago, aurrean nahasten saiatuko da».
Ohi bezala,
10:00etan hasiko da domekako norgehiagoka.
Moral eta Martin lekeitiarrak jokoa hobetzen ari dira eta oraindik ere aukerak dituzte azkenaurrekoetara sailkatzeko. Aurrean izango dituzte
Kaltzakorta eta Bastida. Azken bikote horrek ere irabazteko premia dauka aurrera egin nahi badu. «Martinek ez du pilota galdurik izaten eta Bastidan ikutuari eusten saiatuko da». Moralek aurreko txoko guztiak ezagutu arren Kaltzakortaren abiadurari aurre egiteko zailtasunak izango dituela diote antolatzaileek.