Lekeitiotik ere Lilatoira joateko autobusa egongo da
Lekeitioko Udalak Donostiako Lilatoian parte hartzeko izena eman duten herritarrentzat autobusa jarriko du lehen aldiz. Kiroldegiko bazkideentzat doan izango da, eta ez bazkideentzat 4,10 euro balioko ditu.
“Errealitatearen ispilu da, egunez egun, emakume gehiago animatzen direla Lilaton lasterketaren 5 kikometroak egitera. Izan ere, emakumeen garrantzia kirolean zein gizartean gero eta handiagoa da. Eta hori da, hain zuzen ere, lasterketaren helburu nagusiena, emakumeak kirolean duten presentzia ikustaraztea”, azaldu du udalak. Hori dela eta, kirol arloan parekidetasuna sustatzeko eta emakumeen partaidetza bultzatzeko asmoz antolatu du udalak autobusa.
Martxoaren 4an 08:00etan aterako da autobusa geltokitik, eta 14:00etan itzuliko da Donostiatik. Informazio gehiago nahi izanez gero, lekeitioberdintasuna@gmail.com helbide elektronikora idatziĀ daitekeela zehaztu dute antolatzaileek.
Autobuserako izena emateko azken eguna otsailaren 28a izango da, 14:00ak arte. Kiroldegiko harreran eman behar da izena.