Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizkaiko suhiltzaileek 5.010 esku hartze egin zituzten iaz, gehienak erreskateak

Asier Alkorta
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/02/23
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, Bizkaiko Suhiltzaileen Zerbitzuak iaz egin zituen esku hartzeetatik erdia baino gehiago (2.667) erreskateak eta salbamenduak izan ziren (%54). Suteak %31 izan ziren (1.536), eta gainontzeko %15 laguntza teknikoak (773). Erreskate eta salbamendu lanei dagokienez, 620 kasu etxebizitza itxietara sartzeko esku hartzeak izan ziren; gehienetan adinekoak edota arazoak zituzten pertsonak izan ziren. Eraikinak saneatzeko eta jausitako zuhaitzak kentzeko lanak 454 izan ziren. “Bi kasuetan fenomeno meteorologikoen ondorioz gertatutako gertaerak izan ziren”. Zirkulazio istripuetan harrapatuta geratutako pertsonak erreskatatzeko esku hartzeak 251 izan ziren, eta landa esparruetako erreskateak, ostera, 140. Suteetan, esku hartze gehienak garrantzi gutxikoak izan ziren, baina, aldi berean, baso eta landa esparruetan 239 sute gertatu ziren. Beste 130 sute industrigune eta biltegietan gertatu ziren. “Azpimarratu behar dugu suteen %58 gauez gertatzen direla, 20:00ak eta 09:00ak bitartean. Horregatik, oso garrantzitsua da etxeetan su detektagailuak ipintzea; bizitzak salbatzen dituzten aparailu merkeak eta erraz ipintzekoak dira”. Halaber, etxebizitzetan gertatutako sutei dagokionez, heriotza gehienak kea arnastegatik gertatzen dira. “Detektagailuak sasoiz esnatzen zaitu”.
Ibone Bengoetxea diputatua, suhiltzaile zerbitzuen balantzea egiten. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Ibone Bengoetxea diputatua, suhiltzaile zerbitzuen balantzea egiten. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Aldundiak jakitera eman duenez, istripuak zirela eta, Bizkaiko suhiltzaileak 5 aldiz Gipuzkoara eta 11 aldiz Arabara  mugitu zirela ere esan dute. “Iazko uztailean hiru foru aldundiek hitzarmen bat sinatu zuten, lurralde historikoekin mugakide diren eremuetan suhiltzaileak mobilizatzeko eta esku hartzeko”. Laguntza teknikoetan, gehienetan laguntza guardiak, galtzaden garbiketak, gas isuriei eta simulakroei lotutakoak izan ziren. “Alor horretan asiako liztorrari lotutako esku hartzeak gutxitzea lortu behar dugu”. Guztira, Bizkaian 8 suhiltzaile etxe daude: Markina-Xemein, Urioste, Balmaseda, Artatza, Derio, Basauri, Gernika-Lumo eta Iurreta. “Irteera gehien erregistratu zuten suhiltzaile etxeak Urioste (1.638) eta Artatza (1.027) izan ziren. Horien atzetik datoz Basauri, Iurreta, Derio, Gernika-Lumo, Balmaseda eta Markina-Xemein, hurrenez hurren”. Erantzun denbora. Irteeren %56an, 15 minututik beherako erantzun denbora erregistratu zen. “Komunikazio zentroan deia jasotzen denetik suhiltzaileen parkera pasatu arteko denbora 1,49 minutukoa da”. Suhiltzaileek egindako sentsibilizazio lana ere goraipatu dute aldundiko ordezkariek. “Suhiltzaile parkeek 1.341 bisita erregistratu zituzten, 54 taldetan banatuta; talde gehienak ikastetxeetakoak izan ziren. Eta Gabonetako Umeen Parkean ipinitako suhiltzaileen postuak harrera ona eduki zuen; 8.000 umek eta horien familiek suteei aurre egiteko oinarrizko aholkuak jaso zituzten”. Gabonetako Umeen Parkeko balorazio positiboa egin badute ere, hainbat herritarrek euskaraz ezin komunikatu izana salatu zuten sare sozialetan. Inbertsioak. Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailak 2.855.000 euroko aurrekontua eduki zuen iaz Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzurako. Zenbateko horretatik 540.000 euro baino zer edo zer gehiago suhiltzaile parkeetan inbertsioak egiteko erabili ziren. Hemen batzuk.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.