Markina-Xemeingo Gure Esku dagok eta Garaian Kultur Elkarteak antolatuta Elkarrekin-Together dokumentala emango dute domekan [otsailak 25], 18:00etan, kultur aretoan. Euskal arkeologo espedizio batek AEBtako irla huts batera egindako bidaia kontatzen du dokumentalak.
Ehun minututan euskal baleazaleen eta bertako indigenen arteko harremanak nolakoak izan ziren azaltzen du ikus-entzunekoak, helburu jakin bategaz: beste mundu bat –elkarbizitzarena, ez zapaltzearena– posible izan zela aurkitzen baduta, beste mundu bat posible dela frogatuko dute.
Proiekzioaren ostean, gainera, filmeaz solasean jarduteko aukera egongo da Gure Esku Dago mugimenduaren erreferente eta proiektuaren ekoizle eta sustatzaile izan den Anjel Oiarbidegaz.
Bestalde, Markina-Xemeingo Gure Esku Dago herri dinamikakoek jakitera eman dutenez, proiekzioa hasi aurretik dinamikaren 2018ko plangintza aurkeztuko dute. Horrez gain, mugimenduak ekainaren 10erako iragarri duen giza katearen berri ere emango dutela zehaztu dute. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza kate bat sortzea da Gure Esku Dagoren helburua eta horretarako jarraituko diren pausoak argituko dituzte.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.