Iragan ostegunean ospatu zuten
Eskolako Agenda 21 ekimenaren baitako bilera teknikoa Mutrikuko udaletxean. Jose Angel Lizardi alkatea, udaleko arkitekto-teknikoa, Aitziber Kortazar Debegesako Turismo eta Garapen Jasangarria saileko arduradunak eta tekniko batek, URA uraren euskal agentziako ordezkari bik eta
Mutrikuko institutuko eta San Migel ikastetxeko ikasle eta irakasleek osatu zuten batzarra.
Mutrikuko Eskola Agenda 21eko bilera teknikoa. Argazkia: Debegesa
Aurtengo ikasturteko gaiak
ura eta Deba ibaia izanik, bi horien inguruan sortutako kezkak eta zalantzak argitzeko asmoz joan ziren ikasleak udaletxera.
Herri diagnostikoa egiten ari dira, eta ikasleek zenbait zalantza argitzeko beharra zeukaten. Galdera gehienen gaia
Mijoa erreka izan zen. Alkateak eta gainontzeko arduradunek eta teknikoek emandako azalpenekin ekainean egingo duten udalbatza berezirako dokumentua prestatuko dute, ikasleek aurkitutako
arazoei konponbidea emateko urtero aurkezten duten txostena hain zuzen.