Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Mutrikuko Arrietakua jauregiak ateak zabalduko dizkie bisitariei

Mikel Santiso
Mutriku
2018/02/27
Bi urteko negoziaketen ondoren, gaur [otsailak 27] goizean sinatu dute Barroko estiloko jauregia bisitariei zabaltzeko hitzarmena Arrietakuan bertan Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak, Enrike Areilza Txurruka Mutrikuko Kondeak eta jauregiaren jabea denak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroleko diputatu Denis Itxasok. Sinatu duten hitzarmenak bi urteko iraupena dauka, urtero berritzeko aukerarekin. Hitzarmenean zehazten denez hiru sinatzaileek hartuko dute euren gain jauregian egin beharrekoren bat. Udala, esaterako, bisiten programazioaz, bisitetarako jauregiaren egokitzearekin, jauregian bertan eta atzeko lorategian egin beharreko konponketa txikiekin eta eguneroko mantentze eta garbitasun lanekin arduratuko da. Aldundiak, ostera, jauregiak bisitak jasotzeko beharrezko aholkularitza eskainiko du eta berak dituen itsas ondarea sustatzeko oinarrietan ere agertaraziko du Arrietakua.
MJose Angel Lizardi alkatea, Enrike Areilza bere alabaren laguntzarekin eta Denis Itxaso hitzarmena sinatzen.

MJose Angel Lizardi alkatea, Enrike Areilza bere alabaren laguntzarekin eta Denis Itxaso hitzarmena sinatzen.

Bisitariek jauregiaz gozatzeko egun jakin batzuk edukiko badituzte ere, Mutrikuko Kondearen nahia izan da lehen aldiz bisitariei ateak ireki baino lehen mutrikuarrentzat bisitak antolatzea, bai ikastetxeei zuzenduta, bai taldeentzat eta baita ere herritarrentzat. Esan du badakiela jauregiak duen balore historiko eta artistikoa handia dela, eta horregatik dela garrantzitsua ateak irekitzea. Mutrikuko Kondeak gehitu duenez, pozik dago etxean bisitari berriak hartzeko sinatutako hitzarmenarekin eta eskerrak eman dizkie bai udalari eta baita aldundiari ere. Mutrikuko alkateak ere esker hitzak eduki ditu Areilzarentzat, “Mutrikun dagoen ondarea herritarrei zabaltzearren”. Aitortu du jauregia “nahiko ezezaguna” dela herritarrentzat eta ateak irekitzea baliogarria izango dela itsas ibilbidea are gehiago eta hobeto ezagutzeko Arrietakuan jazotakoei buruz ikasteko. Eraikina Kultura Intereseko Ondare bezala izendatuta dago 1964az geroztik, urte horretako urtarrilean Espainiako Kultura Ministerioak horrela erabakita. Mutrikuko monumentuen multzoaren zati ere bada 1995 urteaz geroztik. Besteak beste etxe horretan bizi izan zen Mutrikuko alkate, zientzia-gizon eta itsas armadako brigadier Kosme Damian Txurruka (1761-1805).
Arrietakua jauregiko liburutegia.

Arrietakua jauregiko liburutegia.

Bisita gidatuak. Arrietakua jauregia zabalik egongo da urte guztian, baina modu desberdinetara. Uztaileko lehen egunean zabaldu eta abuztuaren 31an itxiko dute udako aldia. Bitarte horretan astean bi aldiz zabalduko dute aurretiaz antolatutako bisitentzat. Egunean hiru bisita egingo dira gehienez, 11:00etatik 14:00etara bitarte eta 16:30etik 19:30era bitarte. Urteko gainontzeko asteetan, bisita gidatuak antolatuko dituzte astean behin. 12 urtetik gorakoentzat jauregira sartzea 10 eurokoa izango da, 5 euro 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat eta doan, aldiz, Mutrikuko ikastetxeentzat eta 4 urtetik beherakoentzat.
Jauregiaren atzeko lorategia konpondu egingo dute.

Jauregiaren atzeko lorategia konpondu egingo dute.

Sarreren salmenta Mutrikuko turismo bulegoan egingo da, edo bestela, Euskal Kostaldeko Geoparkea kudeatzeaz arduratzen den Geogarapen elkartearen bitartez, bai bere webgunetik edota baita Geoparkea osatzen duten Zumaia eta Debako turismo bulegoen bidez. Sarrerengatik jasotako dirua Arrietakua jauregiaren mantentze lanetara bideratuko da. Alkateak esan duenez interes handia daukate Mutrikuko turismoa sustatzeko eta garatzeko, eta horregatik eman dio balio handia Antonio de Gaztañetak XVIII. mende hasieran eraikitzeko agindu zuen jauregia ere turismo eskaintza horretan sartu ahal izateari. Hitzarmenaren xedea Gipuzkoan bakarra den ondare mota hau ezaguzera ematea dela gaineratu du, kontserbazioa bermatzeaz gain, hurrengo belaunaldiek ere Arrietakuaz gozatu dezaten. 1727an erre egin zen Arrietakua, eta Antonio de Gaztañetaren emaztea arduratu zen berreraikitze lanak gidatzeaz, gaur ikusi daitekeenaren hasierako urratsak emanez.
Alkatea, Kondea eta Foru Diputatua, hitzarmea sinatu eta gero.

Alkatea, Kondea eta Foru Diputatua, hitzarmea sinatu eta gero.

     

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.