Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zahartzaroaz eta emakumeen ahalduntzeaz ariko dira Lea-Artibain

Aintzina Monasterio Maguregi
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/02/27
Lea-Artibai Amankomunazgoaren Zainduz programaren barruan, zahartzaroari eta emakumeen ahalduntzeari buruz jarduteko hitzaldi saioak egingo dituzte Lea-Artibaiko sei herritan. Bizitzen Fundazioko kideek emango dituzte berbaldiak, eta bihar arratsaldean Mendexan izango da lehen saioa. Printzipioz pertsona nagusiei zuzenduta daude, gizon zein emakumeei. Izko Cardenal Bizitzen Fundazioaren koordinatzaile nagusiaren berbetan, batik bat zahartzarora heltzean emakumeek duten papera azpimarratu nahi dute. zahartzaroaAdin horretan oso ikustezina den bazterketa mota bat dagoela dio, edadismoa edo adinkeria deritzona. Adin arrazoiengatik pertsonak baztertzeari deitzen zaio; kasu honetan pertsona nagusiei dagokien bazterketa da: “Hori pairatzen duten gehienak emakumeak izaten dira, baita gizonezkoak ere, baina askoz gutxiago. Zentzu horretan intersexionalitatea batu egiten da bai zaharra izateagatik eta emakume izateagatik”. Hitzaldien bidez, parte hartzaileak arazo hori ezagutzea eta berataz jabetzea da helburua. Eta hortik abiatuta emakumeen zahartzaroa aukera on bat bezala ikustarazi nahi dute. Hain zuzen, hausnarketa horretatik abiatuta, pertsona nagusiek ahalduntze prozesu bat hasteko. “Horretarako ezinbestekoa da jakitea zer den adinkeria; egunerokotasunean zernola ematen diren halako egoerak”, zehaztu du Cardenalek. Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan eman dituzte zahartzaroa eta ahalduntzeari buruzko hitzaldiak, eta Bizitzen Fundazioko koordinatzaile nagusiak dioenez, saioak hasi eta berehala ulertzen dute zeintzuk diren jarrera edadista horiek, eta hainbat adibide ateratzen dira. “Zahartzaroak aukera on bat ematen digu; ustez denbora libre askoz gehiago dugulako, baita askatasun gehiagorekin sentitzen garelako hainbat gauza esateko eta egiteko. Zahartzaroa une oso egokia da ahalduntze prozesu hori gauzatu eta nagusien eskubideak eskatzeko edota berriro eskuratzeko”. Ahalduntze prozesua pertsona bakoitzaren prozesu bat dela azaldu du Cardenalek. Eta ahalduntze prozesua gauzatzeko lehenik eta behin norbera kontziente izan behar da zeintzuk gabezia dituen. Era berean, pertsona nagusiekiko zelako jarrerak dauden aztertzea ere beharrezkoa dela deritzote. “Honen inguruan lan egiteko, eta bakoitza bere buruaren jabe izateko aukerak daude”. Estereotipo eta eufemismo. Zaharrekiko dauden estereotipoez ere berba egingo dute. Adibide esanguratsuak eman ditu Cardenalek. “Askotan esaten da zahartzarora heltzean ume bihurtzen zarela nolabait. Hori ere esaldi oso edadista da; inor ez da bueltatzen haurtzarora. Pertsona nagusiak zahartzaroan daude, eta hori da beraien etapa bat. Eta esaterako, aurreko astean jubilatuen mobilizazioa zela-eta, twitterren ikusi genuen askok jartzen zutela gure zaharrak, gure nagusiak. Hori berez bada edadista. Inork ez du esaten gure helduak, baina bai gure emakumeak, gure umeak… Naturalizatuta dagoen zerbait da, eta normalean gure hori kutsu paternalismo batekin erabiltzen da”. Dioenez, euskaraz ez da hain nabaria baina gazteleraz horrelako eufemismo asko erabiltzen dira: “Ez da esaten vieja edo viejo; persona mayor esaten da, baina mayor norekiko?”. Zaharra hitza balioan jarri nahi dute, zentzu positiboa badaukalako, eta horren inguruko hausnarketa egitera bultzatuko dituzte. “Haiengan zerbait piztu edo sortu nahi dugu, haiek esateko ‘bai egia da halako egoerak bizi edo halako esaldiak entzuten ditugula, eta nola hasi gaitezke hau aldatzen edo eraldatzen’. Hori beste pauso bat izango litzateke, baina printzipioz hitzaldien helburua da nagusien parte hartzea sustatzea”. HITZALDIAK:
  • MENDEXA: Otsailak 28 (eguaztena), 17:00etan, Jubilatuen elkartean.
  • ISPASTER: Martxoak 6 (martitzena). 17:00etan, Iñigo Egiluz udal aretoan.
  • GIZABURUAGA: Martxoak 7 (eguaztena). 17:00etan, Jubilatuen elkartean.
  • BERRIATUA: Martxoak 13 (martitzena). 17:00etan, Jubilatuen elkartean.
  • ETXEBARRIA: Martxoak 14 (eguaztena). 17:00etan, Jubilatuen elkartean.
  • ZIORTZA-BOLIBAR: Martxoak 21 (eguaztena). 17:00etan, udaletxeko batzar gelan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.