Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Durango KT-ko Ainara Mugartegi eta Aiert Azkarate dominekin bueltatu dira Euskadiko Txapelketatik

Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua,Markina-Xemein,Ondarroa
2018/02/28
Anoetako pista estalian (Donostia, Gipuzkoa) lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa, zapatuan. Ainara Mugartegi markina-xemeindarrak bi zilarrezko domina lortu zituen. 18 urtez azpikoetan, 400 metroko eta 200 metroko probetan sailkatu zen bigarren. Hala, bi aste barru Antequeran (Malaga, Andaluzia, Espainia) lehiatuko den Espainiako Txapelketarako gutxieneko markak eskuratu ditu. Aiert Azkarate ondarrutarrak maila bereko pisu jaurtiketan irabazi zuen brontzezko domina.
podiuma

Ainara Mugartegi ezkerretik lehenengoa, podiumean.
Argazkia: Durango AT.

Eskualdeko beste hainbat atleta daude talde durangarrean, eta horiek dominarik eskuratu ez arren, lan txukuna egin zutela azpimarratu du Orkatz Beitia Durango KTko entrenatzaile ondarrutarrak. Esaterako, kadete mailan Izaro Larrinaga markina-xemeindarra podiuma lortzetik hurbil egon zen; laugarren sailkatu zen pisu jaurtiketan. Kategoria bereko Xabat Oar-Arteta markina-xemeindarrak 60 metroko hesiko finalean sartu zen, eta marka pertsonala hobetu zuen: 10 segundu eta 02 ehuenen. Era berean, Neskuts Aldazabal berriatuarrak bere marka hobetzea lortu zuen gazte mailako 60 metro hesiko proban; 9 segundu eta 44 ehunen egin zuen. Damian Ares junior ondarrutarrak (20 urtez azpikoa) 6 metroko luzera jauzian parte hartu zuen, eta kadeteetan (16 urtez azpikoa) Urtza Agirre eta Naroa Zabala ondarrutarrek 600 metroko proba lehiatu zuten. Azken horientzat lehen aldia izan zen pista estalian, eta entrenatzaileak adierazi du esperientzia hartzen doazela, eta eurek egindako lanagaz pozik dagoela. Bestalde, Priscila Beitia ondarrutarrak gihar bikiak min hartuta dituenez ezin izan zuen Euskadiko Txapelketa jokatu. Luzera jauzian Espainiako Txapelketa lehiatzeko gutxieneko marka lortuta dauka, eta beraz, bertan parte hartu ahal izateko bi aste barrurako osatzea espero dute.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.