Egun Internazionalista izenagaz egingo dute ekintza domekan [martxoak 4], Venezuela Aurrera plataformak antolatuta. Jaia eginez, Venezuelari elkartasuna adierazteko ekintza izango dela azpimarratu dute.
Ekitaldi politikoak, herri bazkariak eta musika emanaldiek girotuko dute eguna. Eta Venezuelako herria gertu sentitzen duten guztiei jaiagaz bat egiteko deia luzatu diete.
Herri bazkarian parte hartzeko ondoko helbide elektronikora idatzi behar da: m4bazkaria@gmail.com.
Printzipioz,
autobus bat etorriko da Bilbotik; horretan ere aldez aurretik izena eman behar da: m4autobusa@gmail.com.
Venezuelaren alde Ziortza-Bolibarren egingo den jairako deia egiteko argazkia. Argazkia: Ernai
“Jai eta elkartasun ekimen honek ezin du ahaztu Venezuelak pairatzen dituen eraso neokolonialistak etengabekoak direla. Eraso horiek petroleoaren jaitsieragatik kolpatua izan den konomia baldintzatzea bilatzen dute, uste baitute modu horretan Venezuelako herriak gobernuari bizkarra emango diola”. Argudio horiekin, mugimendu chavista babestu nahi duten plataformako kideek. “Zutik mantentzen den herri chavistari babesa eman nahi diogu, aukera izan duten bakoitzean argi erakutsi bai digute oso sendoak direla haien oinarriak”.
Bilbon Venezuelaren aldeko manifestazioa egin eta urte bete beranduago dator Ziortza-Bolibarrerako deia; “elkartasun internazionalista berresteko ekitaldia” izango dela diote. “Cavezen irudia eta Iraultza Bolibartarra aurrera eraman duen herriari
omenaldi xumea egin nahi diogu”.