12:30ak pasatxo zirenean piztu da alarma Egidazu kaian eta segituan bertaratu dira larrialdi zerbitzuak. Lekukoek esan dutenez portuko Arrankoba enpresan hobekuntza lanak egiten ari dira eta
amoniako gasaren usaina atera da bertatik.
Usain horrek kezka zabaldu du
gas isuri bat izan zitekeelakoan, baina suhiltzaileak bertaratu direnean halakorik gertatu ez dela frogatu ahal izan dute. Denbora gutxiren buruan alde egin dute Ondarroako portutik anbulantziak, ertzainek eta suhiltzaileek.
Larrialdi zerbitzuak Ondarroako portuan, gaur goizean. Argazkia: SOS deiak