Ligaxkako azken partiduak jokatuko dira asteburu honetan Lekeitioko trinketean. Barikuan [martxoak 2],
19:00etan eta
20:00etan jokatuko dira norgehiagokak eta emozioak gainezka egingo duela espero dute antolatzaileek.
Moral eta Foster eta Beraza eta Etxebarria neurtuko dira lehenengo partiduan. Martin kanpoan dagoela eta, Fosterrek haren lekua hartuko duela aurreratu dute antolatzaileek. “Hau urteko klasikoa dugu, eta oreka eta emozioa izaten dira partida honen ezaugarri nagusiak”, azaldu dute. Izan ere,
Moralek eta Berazak dema polita izaten dute aurrean, eta
Etxebarriak eta Fosterrek ondo betetzen dute atzekaldea. Beraz, tantoak egitea ez da erraza izango.
Beraza eta Etxebarria elgoibartarrek irabaziz gero, sailkapenean berdinketa egongo litzatekeela azaldu dute txapelketaren arduradunek. “Azken aurrekoetako kanporaketa berria jokatu beharko lukete, hortaz, dena ematera etorriko dira”.
Conde eta Telleria, Izarra epailea, Beraza eta Etxebarria barikuko partidua jokatu aurretik. Argazkia: Beteranoen Txapelketa
Telleria eta Conde eta
Kaltzakorta eta Bastida aurrez aurre jarriko dituen bigarren partidua ere borrokatua izango da. Iazko txapeldunak ez daude matematikoki aurrera egiteko sailkatuta, eta aurrean kontrario gogorrak izango dituzte. “Irabazlea automatikoki sailkatuta geldituko da eta galtzaileak Beraza eta Etxebarriaren kontra berdinketa haustea jokatu behar izatea gertatu daiteke, azken horiek aurreko partidua irabazten badute”.
Berdinketa egonez gero, berdinketa haustea
domekan [martxoak 4] jokatuko da
10:00etan.
Sailkapena. Orain arteko bikote sailkatuak Astigarraga-EgaƱa eta Pradera-Gandiaga dira, eta beste bi postuetarako hiruk dituzte aukerak: Telleria-Condek, Kaltzakorta-Bastidak eta Beraza-Etxebarriak.
Beste alde batetik, txapelketa ordaintzen laguntzeko otzara baten
zozketa antolatu dutela jakitera eman dute txapelketaren antolatzaileek. Aurten, sarien artean kafetera automatiko bat ere badaukatela esan dute.