III. Pala Txapelketa Mistoa jokatuko dute Berriatuan, asteburuan
Txapelketa barikuan hasi [martxoak 2] eta domekan [martxoak 4] amaituko da, eta 20 bikotek izena eman dute. Barikuan [martxoak 2] eta zapatuan [martxoak 3] sailkapen partiduak jokatuko dituzte, 17:00etatik 21:00etara eta 09:00etatik 22:00etara, hurrenez hurren.
Partidu guztiak 12 tantura jokatuko dira, eta bikote bakoitzak gutxienez hiru sailkapen partidu jokatuko dituela argitu dute. “Bikotea bakoitzak egun berean jokatuko ditu jokatu beharreko sailkapen partiduak”.
Azken partiduak eta finalak domekan [martxoak 4] jokatuko dira, 09:00etatik 14:00etara. “Multzo bakoitzeko lehen sailkatuak jokatuko dute”.
Txapelketa amaitutakoan, bazkaria egongo da. Horretarako txartelak salgai daude udaletxean; paella jana izango da. Umeen txartelak 5 euro balio dute, eta nagusienak 15 euro. Bazkarirako txartelak erosteko azken eguna barikua da [martxoak 2], 15:00ak aurretik.