Lehen antxoa kaxak deskargatzen Ondarroan, gaur goizean.
Lehorreratutako kopurua handiegia izan ez bada ere
denboraldiko lehen antxoa agertu da gaur Ondarroako portuan, herritar eta arrantzaleen poztasunerako. “Azken urteetan martxoaren lehen egunerako portuan antxoa ikustea
pozgarria da denontzat. Berdelik ez da ikusi, baina antxoa egotea pozik egotekoa da oso”. Ontziak
ez dira antxoatara atera asteon, berdeletara baizik, eta ekarri duten arrantzuaren zati handiena sardina izan den arren lehen antxoa aleak ere ekarri dituzte. Ondarroako portutik aste honetan itsasora atera diren zenbait ontzik harrapatu dute antxoa aurreko egunetan, sarera sartu delako, baina kasu batzuetan
itsasora bueltatu behar izan dute, gaur arte
[martxoak 1] ez baitzen espezie hori lehorreratzeko epea zabaltzen. Gertakizun horrek aurtengo antxoa kanpaina “ederra” izango dela aurreikusteko “
esperantza” eman die euskal arrantzaleei.
Europar Batasunak antxoarentzat ezartzen duen Arrantzatzeko Kopuru Gehiengoa
33.000 tonatan ipini dute aurten, eta gainera bandera espainiarraren menpe arrantzatzen duten ontziek, tartean euskaldunek, antxoa harrapatzeko
esklusibitatea edukiko dute ekainaren 1era arte. Horren truke, antxoaren arrantzan Espainiari dagokion kuotaren zati bat emango diote
Frantziari.
Ondarroan, atzo [otsailak 28],
34.000 kilo sardina porturatu zituzten, nahiz eta
berdeletara atera bertoko ontziek oraindik ez baitute aurkitu berdela nondik nora dabilen.
Arrantzaleak, gaur, sarea garbitzen.