Iazko lasterketa bertan behera utzi zuten izen emate baxua zelako, eta aurten indar gehiagorekin datozela adierazi dute Etxebarriko Gazte Asanbladako kideek. Hala,
parte hartzeko eta gozatzeko gonbitea luzatu diete eskualdeko zein inguruko kirolariei.
etxebarrikogazteasanblada@gmail.com posta elektronikora idatzita izena eman behar da, izen-abizenak eta udalerria zehaztuta; izen ematean ez dute preziorik zehazten, beraz, bakoitzak borondatea eman behar du. Era berean, informazioa jaso zein zalantzaren bat argitzeko helbide horretara idazteko eskatu dute.
Martxoaren 10ean, 5,5 kilometroko ibilbidea
oinez burutuko dutenak
09:15ean aterako dira Olaia aurretik.
Korrikalariak, aldiz,
10:30ean dute irteera-ordua.
Betiko moduan, igoera ondoren
dutxatzeko aukera eduki dute parte hartzaileek. Pintxoak eta edariak izango dituzte indar berritzeko, eta s
ari banaketa egongo da.
Antolatzaileak ez dira gerta litezkeen ezbeharren kargu egingo.