Joan den asteburuan Euskadiko Karate Txapelketa jokatu zen, eta horretan, Ondarru Karate Taldeko (OKT) Luis Arraiz Euskadiko txapeldun geratu zen beteranoen Kata kategorian. Duela hilabete bat Bizkaiko Txapelketa jokatu zen, eta horretan
Bizkaiko txapeldun geratu zen Arraiz. Beraz, Euskadiko txapeldun titulua lortuta denboraldi borobila egin duela dio. “Karatea edozein adineko pertsonentzako da kirol onuragarria. Inoiz ez da berandu karatea praktikatzen hasteko. Onura ez inoiz sariak irabazten lortzen, konstantziaz entrenatzen baino”.
Luis Arraiz, podiumaren gorenean. Argazkia: Ondarru Karate Taldea