Igeriketako kuota ordaintzeko diru laguntza emango dute
Etxebarriko Udalak diru laguntza emango die Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiari igeriketako kuota ordaintzen dioten etxebarritarrei. Etxebarriko erabiltzaileek ere igerilekuaren kostua markina-xemeindarren parekoa izatea da udalaren asmoa.Diru lagunt...
Diru laguntza jasotzeko baldintza bi bete beharko dituzte eskatzaileek. Alde batetik, Etxebarrian erroldatuta egon beharko dira, eta, bestalde, bazkidetza ordaindu izanaren fotokopia aurkeztu beharko dute.
Diru laguntza eskaerak Etxebarriko udaletxean egin behar dira, eta martxoaren 28a izango da azken eguna.