III. Pala Txapelketa Mistoa jokatuko dute Berriatuan, asteburuan
III. Pala Txapelketa jokatuko dute gaurtik eta domekara bitartean, Berriatuan. Gaur eta bihar sailkapen partiduak jokatuko dituzte, 17:00etatik 21:00etara eta 09:00etatik 22:00etara, hurrenez hurren. Denetara, 20 bikote ariko dira norgehiagokan.Partidu...
Partidu guztiak 12 tantura jokatuko dira, eta bikote bakoitzak gutxienez hiru sailkapen partidu jokatuko dituela argitu dute. «Bikotea bakoitzak egun berean jokatuko ditu jokatu beharreko sailkapen partiduak».
Bazkaria
Azken partiduak eta finalak domekan jokatuko dira, 09:00etatik 14:00etara. «Multzo bakoitzeko lehen sailkatuek jokatuko dute».
Txapelketa amaitutakoan, bazkaria egongo da. Horretarako txartelak salgai daude udaletxean; paella jana izango da. Umeen txartelak 5 euro balio dituzte, eta nagusienak 15 euro. Bazkarirako txartelak gaur 15:00ak orduko eskuratu beharko dira.