Ander Okamika Bengoetxea lekeitiarrak marka handia lortu zuen atzo [martxoak 4] Alacanteko Orihuela hirian lehiatu zen Espainiako Distantzia Erdiko Duatloian. Hirugarren postuan igaro zen helmuga azpitik
03.01.49 denbora eginez. Bigarren postutik hurre ibili zen lekeitiarra, 17 segundogatik ez zuen zilarra eskuratu
ANB Triathlon Team Portugaletekoa taldeko kirolariak, baina bere taldeak talde mailako garaipena lortu zuen.
Raul Garcia de Mateos izan zen gizonezkoen arteko irabazlea 02.58.59 denboragaz eta Helena Herrero emakumeen arteko garailea 03.33.00 denbora osatuta.
Raul Garcia de Mateos, Dani Bayon eta Ander Okamika Orihuelako podiumean. Argazkia: Federación Española de Triatlón/ Facebook
Euskal Herriko probak. Eibar Triatloi Taldeak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta,
Eibarko XXVII. Duatloia ospatu zen zapatuan [martxoak 3] esprint distantzian (5km – 18km – 2,5km). Euskadiko zirkuituari dagokionez, 2018. urteko hirugarren proba puntuagarria izan zen Eibarkoa, eta oraingo honetan ere aurrean ibili ziren lekeitiarrak.
Lekeitioko Garraitz Kirol Taldeko hiru partaidek parte hartu zuten norgehiagokan
Alba Mendazonak,
Aratz Aizpuruak eta
Juan Jose Ortiz de Mendibilek, baina bizikletaren matxuragatik erretiratu egin behar izan zen azkena. Mendazona eta Aizpurua, berriz, aurreko postuetan sailkatu ziren: Alba Mendazona 6.a izan zen absolutuan eta Aratz Aizpurua 5.a junior mailan.
Antxon Goitia podiumean. Argazkia: Garraitz Kirol Taldea
Zapatuko postua hobetu egin zuen, gainera Alba Mendazonak domekan [martxoak 4]. Egurre K3 Kirol klub eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta,
Basauriko XXII. Duatloia ospatu zen, Euskal zirkuiturako laugarren proba puntuagarria, eta 5. postua lortu zuen Mendazonak.
Azpimarragarria izan zen bai eta ere
Antxon Goitiak kadete mailan lortutako garaipena. Maila handia erakutsi zuen gazteak. Eibarko gaitza konpondu eta Basauriko proba amaitzea lortu zuen, bestalde, Juan Jose Ortiz de Mendibilek 11.a izan zen beteranoen 2. mailan.