Bi lagun zaurituta Etxebarrian, taberna batean izandako sutearen ondorioz
Bi pertsona Galdakaoko ospitalera eraman zituzten atzo [martxoak 4] Etxebarriko taberna batean gertatutako sute baten ondorioz. Segurtasun zerbitzuek jakitera eman dutenez, sutea iluntzean hasi zen Etxebarriko Altzibar auzoan dagoen taberna batean.
Dirudienez, sukaldean hasi zen sua, eta frijigailua eta ke xurgagailiua kaltetu ziren. Ondorioz, erredura batzuk izan zituen zaurituetako batek eta kea arnastu zuen besteak.