Promozio mailako final laurdenak jokatu ziren atzo [martxoak 4] Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan, eta partidu oso onak eta lehiatuak ikusteko aukera egon zen. Finalerdietarako lau bikoteak ere erabakita gelditu ziren.
Emakuma Master Cup txapelketa Markina-Xemeinen. Argazkia: Emakume Master Cup
Lehenengo partiduan
Alaitz Badiola (Azpeitia) eta Oihana Orbegozo (Azpeitia), bigarren partiduan
Maddi Unanue (Azpeitia) eta Naroa Agirre (Zestoa), hirugarren partiduan
Ainhoa Urien (Abadiño) eta Amaia Vicario (Donostia) eta laugarren partiduan
Nagore Aramendi (Azpeitia) eta Oihana Unanue (Azpeitia) sailkatu ziren txapelketaren hurrengo faserako.
Txapelketa azken txanpara hurbiltzen ari da. Lehen mailako finalerdietan zein bikote arituko diren datorren domekan [martxoak 11] erabakiko da, Zamudion. 11:30etik aurrera jokatuko dira Lehen mailako final laurdenak. Bi partidu jokatuko dira. Alde batetik Maider Mendizabal-Miren Larrarte eta Nagore Bilbao-Arrate Bergara bikoteen arteko norgehiagoka egongo da, eta bestetik, Patri Espinar-Eneritz Arrieta eta Amaia Araiztegi-Maddi Mendizabal bikoteen artekoa.
Martxoaren 18an jokatuko dira Oñatin, Promozio zein Lehen Mailako finalerdiak, eta handik astebetera, martxoaren 25ean, Eibarko Astelenan, maila bietako finalak.