Barikuan hasi eta domekara bitartean jokatu da Berriatuan III. Pala Txapelketa Mistoa. Guztira 20 bikotek parte hartu dute txapelketan, eta horien guztien artean Janire Astigarraga eta Lander Eizagirre izan dira onenak.
Astigarragak eta Eizagirrek Joseba Goienola eta Marga Murillok osatutako bikotearen aurka lehiatu zuten finala. Azkenean, Goienola eta Murillo bigarren geratu ziren (15-12).
Oro har, txapelketa “primeran” joan dela eta giro ona izan dela nagusi esan dute; maila ona egon dela ere azpimarratu dute. Txapelketa amaitu eta gero, parte hartzaile batzuk elkarrekin bazkaldu zuten.
Txapeldunak (Janire Astigarraga eta Lander Eizagirre), udal ordezkariekin. Argazkia: Berriatuko Udala
Argazkian, azpitxapeldunak (Marga Murillo eta Joseba Goienola), udal ordezkariekin. Argazkia: Berriatuko Udala
Azpitxapeldunak (Marga Murillo eta Joseba Goienola) eta txapeldunak (Janire Astigarraga eta Lander Eizagirre), udal ordezkariekin. Argazkia: Berriatuko Udala.
Parte hartzaile guztiak eta udal ordezkariak, Mendibarren frontoian.