Athletic eta Realeko neska gazteen partidua, Lekeition
Zapran gagoz Lekeitioko 27. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan, Athletic eta Realeko neska gazteen arteko partidua ikusteko aukera egongo da bihar [martxoak 8], 19:00etan, Lekeitioko futbol zelaian. Sarrera doan izango da. Horrez gain, bi taldeetako nagusiek sinatutako kamisetak ere zozkatuko dituzte; txartelak euro 1en salduko dituzte, eta gero zozketa egingo da.