Aranbaltz kultur elkarteak, Markola guraso elkarteak eta
Ziortza-Bolibarko Udalak elkarlanean antolatu dute.
11:00etan jarri dute ordua.
Udaletxe aurrean elkartuko dira eta bertan landatuko dituzte arbolak. Han zeuden zuhaitzak usteldu egin zirenez, Zuhaitz Eguna baliatu izan dute haiek utzitako lekuan berriak jartzeko.
Arbolak landatu ostean, bertaratzen diren guztientzat
kopaua edukiko dute.
Arbolak landatzen, iaz.
Argazkia: Aranbaltz Kultur Elkartea/Markola Guraso Elkartea/Ziortza-Bolibarko Udala
Iaz, Zuhaitz eta Konpost eguna ospatu zuten. Konposta egin, eta Etxepare Lizeoko diru bilketa kanpainagaz bat eginda, hamabost sagarrondo landatu zituzten. “Iazkoa oso ondo joan zen, eta aurten zer edo zer desberdina egin nahi izan dugu. Domekako landaketan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak”.