Berriatuko Zesta Eskolaren aldetik
Roberto Lekue ondarrutarrak eta
Antxon Alberdi etxebarritarrak jokatuko dute eta Mutrikuko Danok Bat taldetik, berriz,
Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidorrek.
Markina-Xemeingo Unin jokatuko da finala.
Bi bikoteek ligan lehen lau postuetan sailkatu ondoren lortu zuten Ohorezko Mailako finalerdietarako sailkapena.
Mutrikuarrek ligan lehen postuan sailkatu ziren Gasteizko bikotea eduki zuten aurrean; 35-22 menderatu zituzten Aaron eta Suso Donostiako Karmelo Baldan. Eurekin batera,
Berritxu zesta eskolako bikotea ere aritu zen beste finalerdian, eta hauek ere Gasteizko beste bikotea menderatzea lortu zuten.
Euskal Ligako finalak
kutsu ezberdinetako puntisten arteko lehia kantxaratuko du. Batetik, puntista esperientziadunak arituko dira,
Berritxu zesta eskolakoak, eta bestetik 18 urte baino ez dituzten puntista mutrikuarrak. Finala,
Markina-Xemeingo pilotaren unibertsitatean jokatuko da zapatuan [martxoak 10], 17:30etik aurrera.
Hondarribian. Kadete eta gazte mailako finalak ere zapatuan [martxoak 10] jokatuko dira Hondarribian. Markina-Xemein eta Gernikako pilotariek jokatuko dute gazte mailako finala. Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskolako
Alex eta Danel eta Gernika Jai Alaiko
Leke eta Unda aterako dira kantxara garaipenaren bila. Partidua 17:00etan hasiko da.