Dantzari ondarrutarrak Lasala dantza konpainiagaz
Elorrion aurkeztuko du bihar [martxoak 9] ikuskizun berria. Emanaldia 20:30ean hasiko da
Arriola antzokian.
Now ikuskizuna dantza garaikideko emanaldia da,
bost dantzari eta hiru antzezlek osatua.
“Parentesi bat denboran.
Espazio bat, inoiz sortutako itxaropen eta usteen eta benetan lortutakoen inguruan hausnartzeko. Denboraren ildoan, errutina, jarrera, patroi errepikatuei atxikita bizi gara; horri guztiari aurre egiteko,
berritzea beste biderik ez du gizakiak”. Horrela definitzen dute lan berria
Now ikuskizuna osatzen dutenek.
Judith Argomaniz izan da zuzendaritzaz eta koreografiaz arduratu dena, eta Etxabururekin batera Carla
Diego, Sergio Moya, Rafke Van Huoplines, Jaiotz Osa, Angela Arrieta, Jean Baptiste Tolosana eta Urko Arakistain taularatuko dira.
Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarra. Argazkia: Jan Pol