Amorotoko pala txapelketa jokatzen den
29. aldia izango da aurtengoa eta bertan parte hartu nahi dutenek
martxoaren 13rako eman behar dute izena. Amorotoko Pelotazaleak elkartetik telefono zenbaki bat jarri dute erabilgarri parte hartu nahi dutenek bertara deituta edo whatsapp bidez izena eman dezaten;
615 79 45 77 da telefono zenbakia.
Pala txapelketak zenbait baldintza edukiko ditu. Parte hartzaileak
bi mailatan egongo dira banatuta, lehenengo maila eta bigarren maila. Partidu guztiak
30 tantutara jokatuko dira eta denak karratu horidun gomazko pilotagaz. Lehia guztiak
bariku arratsalde, zapatu goiz eta arratsalde eta domeka goizetan jokatuko dira. Parte hartu nahi dutenek
20 euro ordaindu beharko dute izen ematea bikote bakoitzeko.
Jonpu eta Josu, lehenengo mailako iazko txapeldunak, Amorotoko Udal ordezkariekin.