EH Bilduk Berdel Aipamena aukeratzeko modua goraipatu du
Mutrikuko EH Bilduk goraipatu egin du udalak Berdel Aipamena nori eman erabakitzeko aukeratu duen modua.Aurten, lehen aldiz, herritarrek beraien hautagaitza proposamenekin lehenengo eta zuzeneko bozketa bidez gero, aukeratu dute nork jaso behar duen Be...
Aurten, lehen aldiz, herritarrek beraien hautagaitza proposamenekin lehenengo eta zuzeneko bozketa bidez gero, aukeratu dute nork jaso behar duen Berdel Aipamena.
Mutrikuko EH Bilduko zinegotziek esan dute bide hori onartzeko eta aurrera eramateko asko eztabaidatu behar izan bada ere, «begi guztien aurrean garbi geratu» dela zein emankorra eta demokratikoa izan den Mutrikuko Udalak hartu duen jokamolde berria herritarren iritzia kontuan hartzeko.
Eredugarria
Erabakiak hartzerakoan herritarren parte hartzea egotea «hasiera baino ez izatea espero eta desio» dutela gaineratu du EH Bilduk, «eta beste hainbat proiektu eta asmotarako ere eredugarri eta baliagarri» izan daitekeela uste du. Amaitzeko, Mutrikuko EH Bilduk zorionak eman dizkio Goizeko Izarra ikastolari, izendatuta zeuden beste hautagai guztiei eta prozesu osoa aurrera eramaten lagundu duten teknikari, herriko eragileei eta batez ere herritarrei.