Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta, Etxebarritik eta Kalamuara arteko igoera egin zen zapatu goizean [martxoak 10], hamabigarrenez. Guztira, hamazazpi korrikalarik egin zuten
5 kilometro inguruko igoera. Parte hartze handirik ez zen egon, baina bai giro ederra; korrikalariez gainera, oinez ere igo zen jendea, korrikalariak animatzera.
Tontorrera heltzen lehenengo mutila
Josu Uriarte markina-xemeindarra izan zen; 33 minutu eta 44 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Elorrioko bi neskek parte hartu zuten igoeran,
Inma Rafaelek eta
Iratxe Arrizabalagak, eta biak batera igo ziren tontorrera; 49 minutu eta 48 segundotan osatu zuten ibilbidea.
Josu Uriarte markina-xemeindarra tontorrera heltzen. Argazkia: Etxebarriko Gazte Asanblada
Etxebarria eta inguruetako herrietako korrikalariez gainera (Markina-Xemein, Ondarroa, Aulesti), Ajangiz, Idiazabal, Eibar, Ermua, Mendata, Urduliz eta Gernika-Lumoko korrikalariak ere animatu ziren Etxebarriko lehian parte hartzera.
Lasterketa amaituta, sari banaketa eta hamaiketakoa egin ziren Olaia aurrean.