Ondarroan egingo du geldialdia bihar, barikuan [martxoak 16] Markina-Xemeinen egongo da, eta astelehenean Lekeition [martxoak 19]. Bizkaiko Foru Aldundiak herritarrei informazioa emateko eta horien ekarpenak jasotzeko autobus ibiltaria jarri berri du.
Bilboko
Arte Ederren Museoko 40 artelanen kopien
erakusketa, eta Bizkaiko produktuez egindako pintxoz beteriko
foodtruck-a ditu bidelagun
Bizkaia Goazen autobusak.
Bizkaiko
ia 70 udalerritatik pasatuko da. Urtarrilaren azken astean Bilbon jarri zuten ikusgai lehenengoz. Ordutik, eskualdez eskualde dabil, eta azken egunotan, Busturialdeko hainbat herritan egon ondoren, gaur heldu da Gernika-Lumora.
Aldundiaren autobus ibiltaria gaur, Gernika-Lumon.
Autobus ibiltari honegaz, pertsonengandik “oso hurbil” egotea da aldundiaren asmoa, eta, horregatik, herrietako plazetara eramango dute, aurrez aurre azaltzeko foru erakundeak eskaintzen dituen
zerbitzuak zeintzuk diren, eta egiten duten lana zein den. Era berean, herritarren iradokizunak jasotzea ere izango dute helburu, eta bisitariek aldundiaren zerbitzu eta informazioa ebaluatu ahalko dituzte.