Asteburuan jokatu da Bartzelonan Espainiako Muay Thai Txapelketa. Eta horretan parte hartu dute Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko Aitor Unzaluk, Figri Sabrik eta Carlos Barbosak. Unzaluk zilarrezko domina eskuratu du, eta Sabrik brontzezkoa. Elkar Sporteko arduradunek jakitera eman dutenez, hiru kirolariek borrokaldi gogorrak egin zituzten.
Txapelketa parte hartu duten hiru kirolariak eta Elkar Sport gimnasioko arduraduna, Bartzelonan. Argazkia: Elkar Sport
Elkar Sport gimansioko hiru kirolariak eta arduraduna. Argazkia: Elkar Sport