Udalerriko iriste erraztasuna hobetu asmoz, gune labainkorrak hobetzen ari da Lekeitioko Udala. Ezbeharrak sortzen dituzten guneetan jarri dituzte ahaleginak, eta mantentze eta hobetze lanak burutu dituzte.
Lekeitioko udaleko beharginak konponketak egiten. Argazkia: Lekeitioko Udala
Horrela, kaleak
erosoago eta seguruago bihurtzeko helburuagaz, zebrabideak prestatu, iriste erraztasuna lortzeko lanak egin, argiteria publikoa hobetu eta bere mantenua egin, garbitasun bereziak gauzatu eta espaloiak hotzetzen ari direla jakitera eman dute, herritarren eskaerei erantzuna eman nahirik. “Moilako
34 pibot kendu dira, eta Santa Elenan beste
42. Azken hauetako batzuk Santa Katalinan jarri dira bertako auzokideei segurtasuna bermatzeko”, azaldu dute.
Horrez gain, Sabino Arana, Agirre Solarte eta Maria Diaz de Haroko espaloiei
tratamendu berezi bat eman diete labainkadak ekiditeko.