Ondarroako Udalak eta Yaalah elkarteak abian jarri dute beste urte batez udan ume sahararrak etxean hartzeko Oporrak bakean programa. Programagaz bat egin eta ume bat hartu nahi duten familiek martxoaren 31 dute izena emateko azken eguna. Horretarako telefonoz deitu (680 82 03 73/628 98 68 39) edo posta elektronikoa bidali ahal dute (yaalaelkartea@gmail.com).
Oporrak bakean programak saharar errefuxiatuen kanpamenduetako umeak bi hilabetez etxean hartzeko aukera eskaintzen du.
Aurten 42 urte bete dira sahararrek euren lurraldetik ihes egin zutenetik. Ihes egin zuten asko eta askok 42 urte daramatzate erbestean, basamortuan errefuxiatuen kanpalekuetan bizitzen. “Egoera gordin hori leuntzen laguntzeko gauza asko egin ahal ditugu. Eta horietako bat da Oporrak bakean programa”, diote Yaalah elkartekoek. Programa horri esker, hainbat umeri basamortutik ateratzeko aukera eskaintzen zaie. “Basamortuan tenperatura eta egoera latzak bizi dituzte. Hona etorrita, osasun azterketak egin ahal dituzte, eta kultura trukaketa ere gauzatu ahal da; horiek dira programaren helburuak”.
Programagaz bat eginda, sahararrekiko atxikimendua ere erakusten dela diote. “Euren zoritxarrean bakarrik ez daudela erakusten diegu. Trukean, herrialde horren berri eduki dezakegu, haien ohiturak ikasi, haur horien bizipoza partekatu eta gure haurreak elkartasunean hezteko aukera ezin hobea izango dugu”.
Ume bat etxean hartzeko “gogoa baino besterik ez dela behar diote. “Familiak umea zaindu eta beragaz gozatu besterik ez du edukiko. Familiari konpromiso bakarra eskatzen diogu: umea etxeko bat bailitzan zaintzea“. Euskal Herrira ekarrita, ume horiek dituzten gabezietako batzuk arintzen direla diote. “Elikadura orekatuago izango dute, eta basamortua ez den paisaiaz gozatu ahalko dute”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.