Lekeitioko Udalak eta Lea-Artibaialdeko Hedabideak SLk lankidetza berritu dute. Atzo sinatu zuten beste bi urtetarako akordua Koldo Goitia Markuerkiaga Lekeitioko alkateak eta Ama Lur Bedialauneta Ibaibarriaga Lea-Artibaialdeko Hedabideen kudeatzaileak. Hitzarmen berriagaz,
HITZA proiektua babesten jarraitzeko konpromisoa berretsi du udalak. Euskararen normalizazioan pausoak emateko ezinbestekoa dutela erakundeen babesa azpimarratu du Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu HITZAren zuzendariak. «Eskerrik asko Lekeitioko Udalari bide horretan lagun izateagatik. Babes horregaz baliabide gehiago edukiko ditugu Lekeitioko eta eskualdeko albisteak lantzen jarraitzeko».

Ezkerretik eskumara, Bedialauneta, Ibaibarriaga eta Goitia.

Ezkerretik eskumara, Bedialauneta, Ibaibarriaga eta Goitia.