Aurreko zapatuan [martxoak 10] Hernanin jokatu ziren judoko eskolarteko lehiaketan zein Gipuzkoako Txapelketetan parte hartu zuten Ondarroako Artibai judo taldeko hainbat judokek.
Julen Duñobetia, esaterako, nagusi mailako Gipuzkoako zilarrezko dominagaz bueltatu zen etxera. Ondarrutarra ondo baino hobeto aritu zen lurreko judo estiloan, 95 kiloz azpiko kategorian.

Alebin mailako Ondarroako judokak. Ezkerretik eskumara: Oier Lago, Manex Basurko, Luis Ferreño (entrenatzailea), Naia Peña eta Aimar Lopez.
Alebin mailan, ostera, herriko lau judokek parte hartu zuten. Oier Lagok hirugarren amaitu zuen, eta, horrenbestez, Gipuzkoako Txapelketako azken faserako txartela lortu du. Naia Peñak, Aimar Lopezek eta Manex Basurkok, bestalde, ez zuten behar besteko emaitza onik eskuratu. Luis Ferreño entrenatzailearen esanetan txapelketa bi jardunalditan burutzen da. “Ea apirilaren 15ean Hernanin jokatuko den saioan beste hirurek finalera ailegatzeko aukerarik baduten”.