Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Grebak Lehen Hezkuntzan izan du eragin handiena bertoko herrietan

Ane Maruri Aransolo
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/03/15
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen murrizketen aurka kalera atera dira Haurreskolak Patzuergoko, Hezkuntza Bereziko eta Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta sukaldeetako eta garbiketako langileak. Greba deialdiak Lehen Hezkuntzan izan du eraginik handiena Mutriku, Lea-Artibai eta Busturialdeko herrietan.
Greba hezkuntza Gasteiz manifestazio

Gasteizen egindako manifestazioa. Argazkia: ELA

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan atzorako [martxoak 14] eta gaurko [martxoak 15] egin dute grebarako deia Steilas eta ELA sindikatuek. Aurretik ere egin dituzte mobilizazioak LAB sindikatugaz batera, baina, oraingoan, LABek ez ditu mobilizazioetara deitu haurreskoletako, garbiketako eta sukalde zerbitzuetako langileak, Jaurlaritzagaz akordioa lortu zuelako joan den astean.
Hezkuntzako inbertsioa handitzea eskatzen die sindikatuek, baita ordezkoak lehen egunetik jartzea ere
«Hezkuntza publikoko langileon lan baldintzak eta berdintasunean eta kalitatean oinarritutako hezkuntza txanpon beraren aldeak dira», esanda grebarekiko jarrera argi utzi zuen Steilas sindikatuak. Eusko Jaurlaritzari  urteetan inposatutako «murrizketen gutxitzea» eta «hezkuntza politika» errotik aldatzea eskatzen dio sindikatuak. Hezkuntzako inbertsioa handitzea eskatzen die sindikatuek, baita ordezkoak lehen egunetik jartzea ere. Gainera, ikasle gehiago egon arren, irakasle kopuruak berbera izaten jarraitzen du, eta horren kexu dira. Sindikatuek zentroak egonkortu egin nahi dituzte, hamar irakasletik lau dira-eta behin-behinekoak. Lea-Artibaiko sei eskola txikietatik lautan irakasleen %100ak egin du bat deialdiagaz, eta horietan irakasle bakarra egon zen atzo gutxieneko zerbitzua ematen. Biztanle gehiago dituzten herrietako ikastetxeetan ere, asko egon ziren greban. Lekeitioko eta Markina-Xemeingo ikastetxeetan, esaterako, irakasleen %82,2ak eta %84,2ak egin zuten greba. Haurreskoletan igarri zen gutxien grebaren eragina. Adibidez, Markina-Xemeingoan eta Busturiakoan %50 egin zuen bat deialdiagaz. Beste guztietan ez zuten grebarik egin.Institutuetan, bataz beste, irakasleen erdiak egin zuen greba. Desadostasunak. Administrazioak erakutsitako jarrera salatu du beste behin ere Steilas sindikatuak: «Jarrera guztiz itxia izan da, eta gure ekarpenak entzuteko prestutasunik ez du agertu». Astelehenean [martxoak 12] izan zuten Lan Legepeko Irakasle eta Hezitzaileen negoziaketa mahaia, baina ez ziren adostasunera iritsi sindikatuak; zazpigarren bilera  izan zen. Martxoaren lehenengo astean, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Sukalde eta Garbiketan eta LABek Haurreskoletan akordioak sinatu zituzten Jaurlaritza eta Patzuergoko zuzendaritzagaz.  Gainera, Heziketa Bereziko bileran Jaurlaritzak proposatutakoari baiezkoa eman zioten LABek eta CCOOek. Hala ere, asteleheneko batzarrean ez sinatzea erabaki zuen LABek.
Hezkuntza greba Gasteiz

Gasteizen atzo egindako manifestazioa. Argazkia: Steilas

Ez sinatzearen erabakia azaltzeko, LABek gogorarazi zuen «prekarietate egoera» eta «feminizatua» pairatzen dutela langileek. «ELA eta Steilasek ordezkatzen duten %49ak ez du akordioa berresten gaur egun. Lan hitzarmenean aldaketak eragiteko, ezinbestean babes handiagoa behar da langileen ordezkarien partetik». Hala ere, Steilas eta ELA sindikatuen jarrera gogor salatu zuen LABek astelehenean: «Langile askoren kaltetan akordioa bera arriskuan geratu da. Ez sinatzea erabaki dute, langileen beharretatik aldenduz eta beste interes batzuei erantzuten dion dinamika lehenetsiz».
Greba hezkuntza mobilizazio gasteiz

Gasteizko mobilizazioa. Argazkia: Itsasne Gabriel Estebanez

Steilasek, bere aldetik, oinarrizkotzat jotzen zituen puntuak jasotzen ez zirela ikusita, ez sinatzea erabaki zuen. LABen jarreragaz ez zen ados agertu Steilas, eta negoziaketekin aurrera jarraitzeko «eragin negatibo» bezala deskribatu zuen gertatutakoa. Gaurko mobilizazioak. Atzo eguerdian Legebiltzarretik Lakuara manifestazioa egin zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza zentroetako langileek. Gaur, hiriburuetan batuko dira. Bilbon Kale Nagusiko Jaurlaritzaren egoitzaren paretik 12:00etan irten, eta Arriagara joango dira. Donostian, Boulevardean batuko dira ordu berean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.