Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Leire Etxanizek Emakume Master Cup-eko finalerdia jokatuko du

Eider Mugartegi
Etxebarria
2018/03/15
Erabakita daude Emakume Master Cup Txapelketako Promozio Mailako eta Lehen Mailako finalerdiak. Zortzi bikotek, hamasei pilotarik (11 gipuzkoarrek eta 5 bizkaitarrek) jokatuko dituzte partiduak domekan [martxoak 18], 11:30tik aurrera, Oñatiko pilotalekuan. Bi partidu izango dira maila bakoitzeko, eta Lehen Mailako finalerdietako batean egongo da Leire Etxaniz etxebarritarra Olatz Arrizabalaga gernikarragaz batera. Miren Larrarte (Bidania) eta Maider Mendizabal (Anoeta) gainditu beharko dituzte iazko txapeldunek, aurrera egiteko.
Leire Etxaniz pilotari ematen.

Leire Etxaniz pilotari ematen.

Lehen Mailako beste partidua Amaia Araiztegi (Mallabia)-Maddi Mendizabal (Zaldibia) eta Patri Espinar (Usansolo) eta Eneritz Arrieta (Azkoitia) bikoteen artekoa izango da. Promozio Mailan, bestalde, Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrek Maddi Unanue azpeitiarraren eta Naroa Agirre zestoarraren aurka neurtuko dituzte indarrak lehenbizi. Hurrengo partiduan, berriz, Amaia Vicario azpeitiarrak eta Ainhoa Urien abadiñarrak osatutako bikoteak Nagore Aramendi eta Oihana Unanue izango dituzte aurkari. Jantziak. Astore enpresak beren-beregi egin dituen emakume pilotarientzako kirol-jantziak estreinatuko dituzte pilotariek Oñatin. Martitzen [martxoak 13] eguerdian aurkeztu zituzten arropak Laboral Kutxaren Bilboko egoitzan, eta bertan egon zen Etxaniz, Arrizabalagaz batera.
Emakume pilotarien jantzien aurkezpena. Gorriz jantzita Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz. Argazkia: Emakume Master Cup

Emakume pilotarien jantzien aurkezpena. Gorriz jantzita Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz. Argazkia: Emakume Master Cup

Imanol Muñoz Astoreko marketin-zuzendariak ekipamendu berezi eta berritzaile hori sortzeko prozesuaren berri eman zuen. “Proiektu honi 2017ko uztailean ekin genion, emakume pilotariak azaltzen ari ziren premia eta iradokizunei erantzuteko. Izan ere, beraiek izan dira proiektuko protagonistak. Guk, Astoren, patroiak egin eta ehunak proposatu ditugu, baina emakume pilotariak arduratu dira prototipoak probatzeaz, eta feedbacka eman digute; horri esker, ekipamendu egokia diseinatu ahal izan dugu, euren premietarako egokia, alegia. Ez da bide erraza izan, baina badugu esperientzia pilotarientzako ekipamendua diseinatzen, Aspe eta Asegarce enpresetako pilotariak janzten baititugu duela zenbait hamarkadetatik. Baina egin beharreko zerbait zen hau, eta erronka horri heldu nahi izan genion”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.