Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Metastasia txikitzeko ikerketa burutu du Iker Badiola ondarrutarrak

Iker Badiola Ondarroa ikerketa burua Ikerketa egin duen lan taldea. Argazkia: Laura Lopez/EHU
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2018/03/15

Iker Badiola ondarrutarrak zuzendu duen ikerketa taldeak koloneko minbiziak eragindako gibeleko metastasia %80 txikitzea lortu du. Tumore-zeluletara iristen diren odol hodiak murriztu dituzte saguetan frogatutako terapia esperimental batean.

Hain zuzen ere, odol hodien hazkundea txikitu dute nanopartikula bidez EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Signaling Lab ikerketa taldeak eta Santiago de Compostela Unibertsitateko Farmakologia, Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa Sailak zuzendu duten ikerketan.

Iker Badiola Ondarroa metastasia txikitzeko ikerketa

Iker Badiola bere taldeagaz. Ezkerretik eskumara: Iker Badiola, Gaskon Ibarretxe, Fernando Unda eta Joana Marquez. Argazkia: Laura Lopez/EHU

Zehatz esanda, nanopartikulak erabilita, gibeleko tumore zeluletara iristen diren odol hodietako zelulen hazkuntza geldotzea lortu dute, minbizi zelulei hazkuntza txikiagoa izan dezaten oxigeno eta elikagai-horniketa murriztuz.

Aurkikuntza horren atzean dagoen ikertzaile taldeak Iker Badiola Etxaburu ondarrutarra izan du buru. Zientziaren giltzak elkarteko kideak aitortu duenez, sei urte behar izan dituzte ikerketa burutzeko.

«Balio handikoa». 2012an hasi zuten ikerketa, eta guztira 11 ikertzaile aritu dira elkarlanean. Iker Badiolaren taldea zelulen portaeraz arduratu da, eta USCko taldea, berriz, nanopartikulen diseinuaz. Aldi berean, Biodonostia institutua, Dusserdolfeko Unibertsitatea, Bordeleko Unibertsitatea eta UPV/EHUko SGIker zerbitzuaren ikertzaileen laguntza ere izan dute.

«Minbiziaren aurkako beste ikuspegi» batekin egindako ikerketa dela aitortu du Badiolak. «Ildo beretik jarraituta, etorkizunean ikerketa honek beste minbizi kasu batzuetan ateak zabaltzea ekar lezakeela deritzot. Ikuspegi berri hau balio handikoa da, eta aukerak oraindik ere gehiago zabaltzen ditu minbiziaren inguruan».

Iker Badiola Ondarroa ikerketa burua

Ikerketa egin duen lan taldea. Argazkia: Laura Lopez/EHU

Oraingoz, gaitzari aurre egiteko diseinatutako nanopartikulak eta horren inguruko ikerketa bi unibertsitateen artean patentatu berri dituzte. Hala ere, entsegu klinikoak beste batzuen esku daudela dio Badiolak. «Gure beharra honaino ailegatu da. Hurrengo pausoa entsegu klinikoak egitea izango litzateke, eta horretaz farmazia enpresak arduratzen dira; ez daukagu horretarako ez baliabiderik ezta jakintzarik ere. Ikerkuntza patentatuta dago, eta orain bazkide bila ari gara».

Ikerkuntza, gainera, International Journal of Cancer aldizkari entzutetsuan argitaratu berri dute. Sei urteren ostean lortutako emaitza argitaratzea lortzea ere «oso pozgarria» izan dela nabarmendu du. «Gure lana azkenean argitaratuta ikustea izugarria izan da. Horrelako aurkikuntza bat ezagutzera ematea garrantzitsua da, baina are eta garrantzia handiagoa dauka hori non argitaratzen duzun. Horrek gure lanari sekulako bultzada ematen dio».

Erlazionatutako edukiaIker Badiola ondarrutarrak zuzendutako ikerketa batek bi sari eskuratu ditu

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.