Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Zunbeltz Larrea ondarrutarra aske geratuko da astelehenean, 15 urte eta erdiko kartzela zigorra bete eta gero

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2018/03/15
Zunbeltz Larrea Azpiri preso politiko ondarrutarra astelehenean [martxoak 19] geratuko da aske. 15 urte eta erdiko kartzela zigorra bete ostean, astelehenean 08:00ak aldera irtengo du Castello de la Planako (Valentzia, Espainia) espetxetik. Euskal Herrira bueltan, berriz, bi harrera egingo dizkiote ondarrutarrari. Bata, Durangon (izatez bertakoa da), eta, bestea, Ondarroan. Durangoko harrera 18:30ean izango da Intxaurren, eta Ondarroakoa, berriz, 20:30ak inguruan, Alde Zaharrean. 34 urte ditu preso ondarrutarrak, eta ia bizi erdia eman du espetxean. Kartzeletu aurretik, hainbat aldiz atxilotu zuten. 2001eko martxoaren 5ean, 17 urte zituen, atxilotu zuen Ertzaintzak lehenengo bider, eta behin-behineko askatasunean utzi zuen epaileak hurrengo egunean.
Zunbeltz Larrea preso politiko ondarrutarra

Zunbeltz Larrea preso politiko ondarrutarra artxiboko irudian. Argazkia: Hitza

Hurrengo atxiloketak, aldiz, 2002an izan ziren. Otsailaren 19an Ertzaintzak atxilotu zuen, eta Durangoko komisaldegian bi egunez eduki ostean, behin-behineko askatasunean utzi zuten ostera ere. Martxoaren 6an, berriz, Espainiako Polizia Nazionalak atxilotu zuen. Hiru egunez inkomunikatuta eduki ostean, 30.000 euroko bermea ordainduta aske utzi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hiru hilabetera, ekainaren 16an, atxilotzeko agindua eman zuen auzitegi berak, eta 40 egunez Alcala Mecoko (Madril, Espainia) kartzelan igaro ostean, uztailaren 24an, aske utzi zuten 12.000 euroko bermea ordainduta. Hilabete gutxira, azaroaren 12an, Ertzaintzak berriro atxilotu zuen. Bost egunez inkomunikatuta izan ostean, Valdemoroko (Madril, Espainia) kartzelan sartu zuten. “Kale borroka eta talde armatuarekin kolaborazioa” egotzita 15 urte eta erdiko zigorra bete du Espainiako hainbat kartzelatan. Zehatz esanda, hiru kartzela zigor bete ditu horregatik: bost, sei eta lau urte eta erdikoak, alegia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.