Zortzigarren urtez jarraian,
Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatuen denboraldi berria aurkeztu du. Hala, martxoaren 24an hasita, Geoparkeak
bisita gidatuak eskainiko ditu ia egunero. Urte osoko egutegia hamar hilabetez luzatuko da, abenduaren 30era arte. Aurtengo berrikuntza
Enigma bizia izeneko bisita gidatua da. Horretan,
euskara eta euskal kulturaren berri emango zaie bisitariei . “Euskara gure ondare historiko eta kultural baliotsuena eta kuttunena da, eta bada garaia Geoparkera datozen bisitariei hori ezagutzera emateko”, esan du Oier Korta Zumaiako alkateak.
Bisita berri hori Zumaiako Udalak sustatu du, Euskara eta Turismo sailen ekimenez. Aurreratu dutenez, 90 minutuko bisita izango da. “Euskal kulturaren, hizkuntzaren, mitologiaren, kirolaren eta tradizioaren berri emango zaie bisitariei. Eta oinarrizko hitz eta esamoldeak euskaraz esaten ikasteko aukera ere edukiko dute. Amaieran elkarte gastronomiko batean mokadutxoa jan ahalko dute”. Gainera, bisitariek informazio osagarria jasotzen den
liburuxka eta euskarazko hiztegitxo bat ere jasoko dute.
Udal ordezkariak, aldundikoak eta Geoparkekoak, Zumaian. Argazkia: Geoparkea.
Iaz bisita gidatuetan
18.072 herritarrek parte hartu zutela gaineratu dute. “Erdia espainiar estatukoak ziren. Beraz, bisita berri hau horiei zuzenduta egongo da, eta gaztelaniaz eskainiko da”.
Leire Barriuso: “2015ean sartu ginen Unescoren Geoparkeen Sarean, eta horrek geoparkearen balioa, potentziala eta proiekzioa biderkatu egin ditu”
Aurkezpen ekitaldia Zumaian egin dute, eta hango alkateaz gain, ondokoek ere parte hartu dute:
Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea,
Pedro Bengoetxea Debako alkatea, eta
GarbiƱe Mendizabal eta
Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria eta Kultura zuzendaria, hurrenez hurren. Eurekin batera egon dira
Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeatzailea eta
Kike Amonarriz soziolinguista. Azken horrek
bisita gidatu berriaren edukia landu du, eta bisitaren izenburua azaldu du. “Batzuentzat
euskararen enigma edo misteriorik handiena oraindik argitu gabeko jatorria da, edo euskara hizkuntza isolatua izatea, beste hizkuntzekin senidetasunik ez duena. Beste batzuek gure ohitura eta tradizioekin lotuko dute, baina euskararen benetako enigma Koldo Mitxelenak zioen moduan, gaur arte bizirik iraun izana da; hori da enigma bizia”.
Eskaera handiago den irteeretan audio gidak eskuragarri egongo direla esan dute; audio gidak ingelesez, frantsesez eta alemanez egongo dira
Barriusok Euskal Kostaldeko Geoparkea Unescoren Munduko
Geoparkeen Sarean egoteak ekarri dituen onurak aipatu ditu. “2015ean sartu ginen sare horretan. Horrek
geoparkearen balioa, potentziala eta proiekzioa biderkatu egin ditu. Era berean, eguneroko jardueran bermatu egiten du garapen jasangarrirako Unescoren balioak bete egiten direla”.
Kike Amonarriz, bisita gidatu berriaren nondik norakoak azaltzen. Argazkia: Geoparkea
Oro har, Euskal Kostaldeko Geoparkeak 16 bisita gidatu eskainiko ditu, orain artekoak barn
e: itsas-ibilaldiak, barnealdeko bailara ezkutuak ezagutzeko ibilaldiak, familiartean egiteko proposamenak… Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, eta eskaera handiagoa duten irteeretan
audio gidak eskuragarri egongo direla esan dute; audio gidak ingelesez, frantsesez eta alemanez egongo dira.
Bisita horiei guztiei berri bat gehituko zaie udan, Mutrikuko Udalari esker:
Arrietakua Jauregia ezagutzeko bisita gidatua. Eta horien guztien berri
Geoparkearen webgunean eduki ahal dute herritarrek. Webguneak
erreserbak Internetez egiteko aukera ere eskaintzen du.