Bizkai osotik etorritako klubetako arraunlariek parte hartu zuten zapatuan [martxoak 17] Ondarroako uretan jokatu zen ligako 6. jardunaldian. Zortzi kategoriatan banatuta jokatu zen estropada Artibai ibaian zehar, eta parte hartu zuten 75 ontziek, euren mailara egokituta, bi luze eta ziaboga bat bete behar izan zituzten.
Gazte mailan, esate baterako, Kafeatzetik irten eta Saturraraneraino
2.000 metroko estropada egin zuten. Emakumezkoen kategorian Kaiku izan zen parte hartzaile bakarra. 10:53,64 behar izan zuten estropada amaitzeko. Gizonezkoen kategorian, berriz, parte hartu zuten hamalau batelen artean Zierbena A izan zen onena. Zierbena A batelak 09:06,25 behar izan zituen estropada amaitzeko. Bermeo A ontziak bigarren amaitu zuen eta, hirugarren, berriz, Deustu A izan zen. Lea-Artibai eta Busturialdeko taldeei dagokienez Elantxobek zortzigarren, Isuntzak bederatzigarren eta Ondarruk hamahirugarren amaitu zuten. Bermeo B ontzia, berriz, kanporatu egin zuten.

Ondarroa Arraun Taldeko nesken batel bat. Argazkia: Isuntza
Kadete mailan, ostera,
1.500 metroko estropada egin zuten. Gizonezkoen kategorian parte hartu zuten hamabi parte hartzaileetatik lehiakorrena Deustu A izan zen; 07:10,04 denbora behar izan zuten. Zierbenak bigarren amaitu zuen, eta hirugarren, ostera, Arkote Ak. Bertoko ordezkariek ere maila ona erakutsi zuten. Isuntza A laugarren, Bermeo bosgarren, Elantxobe zazpigarren eta Isuntza B hamargarren izan ziren.
Haur/kadete mailako emakumezkoek, aldiz,
1.000 metroko estropada egin zuten. Parte hartu zuten 12 bateletik Arkote izan zen nagusi; 05:13,26 behar izan zuten estropada amaitzeko. Bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Kaiku A eta Ondarru B. Ondarru A laugarren sailkatu zen, Isuntza A zortzigarren, Bermeo bederatzigarren eta Ondarru C hamaikagarren.

Isuntzako mutilen bateletako bat lehian. Argazkia: Isuntza
Haur mailan emakumezkoen kategorian, bestalde, parte hartu zuten hamar batelen artean Kaiku izan zen onena 05:25,44 denboragaz. Ondarru B bigarren sailkatu zen, eta Itsasoko Ama hirugarren. Ondarru C laugarren izan zen, Isuntza bosgarren, Ondarru D seigarren, Ondarru E zazpigarren, Ondarru A bederatzigarren eta Ondarru F 10. Gizonezkoen kategorian, ordea, parte hartu zuten bederatzi batelen artean Isuntza izan zen ontzirik onena. 05:15.65 denboragaz. Deustu A izan zen bigarren, eta Arkote hirugarren. Bermeo laugarren sailkatu eta Ondarru 7.
Alebin mailako arraunlariek, berriz,
500 metroko estropada egin zuten. Emakumezkoen kategorian parte hartu zuten bost batelen artean Arkote A izan zen onena, 02:50,65 denboragaz. Bigarren izan zen Ondarru, eta hirugarren Arkote B. Laugarren eta bosgarren postuetan amaitu zuten Isuntza Ak eta Isuntza Bk, hurrenez hurren. Gizonezkoen kategorian, bestalde, parte hartu zuten hamabi ontzien artean Arkote izan zen onena. 02:44,10 behar izan zuten estropada irabazteko. Ondarru A sailkatu zen bigarren, eta Itsasoko Ama, berriz hirugarren. Ondarru B laugarren izan zen, Elantxobe bosgarren, Bermeo zazpigarren, Isuntza A bederatzigarren eta Isuntza B hamaikagarren.