Ondarrutarrak gaur [martxoak 19] 09:30ak inguruan irten du Castello de la Planako (Herrialde Katalanak) espetxetik. Berez 10:00etan irtetekoa bazen ere, zer edo zer arinago irten du Zunbeltz Larrea Azpirik. Ia hamabost urte eta erdiko espetxealdia bete ostean geratu da aske ondarrutarra.
Larrea, amona besarkatzen.
Kartzelako atetik irten orduko haraino joandako senideak, lagunak eta herritarrak aurkitu ditu aurrez aurre. Txalo zaparrada artean irten du Larreak, eta, jarraian, Aurreskua dantzatu diote. Han batutako denak agurtu eta besarkatu ostean, kartzela atzeko aparkalekuan talde argazkia atera dute.
Momentu honetan etxera bidean da Larrea. Aldaketarik ezean 20:30ak inguruan ailegatuko da Ondarroara. Aurretik, 18:30ean, Durangon geldialdia egin eta gero.
Larrea, espetxetik atera den momentuan.
OHARRA: Informazioa eta argazkiak eguneratzen eta gehitzen joango gara
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.