Eskalatzaile ondarrutarrak maila bikaina erakutsi du Euskal Herriko Boulder 2018 ligan, elite mailan. Zailasun mailako txapelketan, guztira,
390 puntu lortu ditu. Bere atzetik sailkatu dira Aitziber Urrutia eta Leire Rodriguez de Argandoña, 390 eta 350 puntugaz, hurrenez hurren.
Maila berean, baina gizonezkoen kategorian, ostera, podiuma eskuratu du Aurrera Mendi Taldeko Jon Fraka eskalatzaileek.
Frakak hirugarren postuan amaitu du liga, 355 puntugaz. Sailkapen orokorrean Aratz Etxebarria (380 puntu) eta Iñaki Salaberria (360 puntu) ondarrutarraren aurretik sailkatu dira, lehen eta bigarren postuetan, hurrenez hurren.
Izaro Azkue eta Jon Fraka ligako azken proban parte hartu zuten ondarrutarrekin batera. Argazkia: Aurrera Mendi Taldea
Elite mailako gorengoko postuetan ibili dira bi ondarrutarrak, eta ligan jokatu diren lau probetan nor baino nor aritu dira. Azkuek, esaterako, otsailean Gasteizen eta Amurrion jokatu diren lehen bi probetan lehen postua lortu du. Eta martxoan Gasteizen eta Elburgon jokatu diren azken bi probetan, berriz, bigarren geratu da. Frakak, bestalde, otsailaren 3an Gasteizen jokatu zen ligako lehen proban bigarren amaitu zuen. Amurrioko proba, ostera, bigarren amaitu zuen. Azkenik, martxoan Gasteizen eta Elburgon jokatu diren azken bi probetan laugarren amaitu du.
Ikuskizun ederra. Euskal Herriko Boulder Txapelketari dagokionez, hiru mailatan banatuta jokatu da liga. Elite mailaz gain, 16 urtez azpikoetan eta maila herrikoiean ere lehiatzeko aukera izan dute eskalatzaileek. Ondarroako Aurrera Mendi Taldeko eskalada taldetik, esaterako, hainbat aurkeztu dira ligako probetara. Mendi taldeko ordezkariek nabarmendu dutenez, aipatzekoa da eskalatzaile gazteek ligan erakutsi duten maila. “Jaitz Julian, Haitz Gisasola, Xabier Goiekoetxea, Yassin Guerrero eta Aretx Bedialaunetak bulder liga oso ona egin dute. Sarritan heldu dira finaleko faseetara, eta podium ugari egin dituzte”.
Boulder ligako azken proba, esaterako, asteburuan jokatu da Elburgon. Eta bertan parte hartu dute zortzi ondarrutarrek ikuskizun ederra eskaini dute ligako azken txanpan.