Hizkuntzek lanerako zein bizitzarako daukaten garrantzia gero eta nabarmenagoa izanik, aurtengo udan ere atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikastera doazen gazteei zuzendutako 50 beka emango ditu Berriatuko
Cikautxo kooperatibak. Iaz egin bezala, pertsonako
gehienez 2.000 eurokoa izango da diru laguntza.
Aurkezteko
hiru baldintza bete behar dira: Lea-Artibaikoa izatea, 2000 urtetik 2004 urtera arte jaiotakoa izatea eta euskara menperatzea. Izena emateko epea maiatzaren 2tik 19ra artekoa izango da. Horretarako,
gomatartin@cikautxo.com posta elektronikora NA eskaneatuta eta Lea-Artibain erroldatuta dagoela bermatzen duen udaletxeko agiria bidali beharko dira.
Prozesua. Epea amaitu eta gero, beka jasoko dutenekin harremanetan jarriko dira Cikautxoko ordezkariak, prozesuagaz aurrera jarraitzeko. Dena dela, beka horien erabilera zuzena dela bermatzeko, bidaia, matrikula, egonaldia eta abar justifikatzen dituen ordainagiriak eskatuko ditu kooperatibak; horiek bidaiatu aurretik zein ostean aurkeztu ahal izango dira.
Cikautxoren Berriatuko egoitza nagusia