Gure Ametsa dantza taldeko kideek adierazi dutenez, Euskal erromeria egunari begirako batzarra egingo dute bihar [martxoak 22], 20:00etan, dantza taldearen lokalean (Mutrikuko anbulario zaharrean). Zehaztu dutenez, dantza ikastaroan parte hartuko duten hasi berriei zuzendutako bilera izango da.
Hasi berriei zuzendutako ikastaroa apirilaren lehen astean hasiko da, eta horren inguruko guztia zehazteko izango da batzarra, hain zuzen ere. “Lehen entsegua noiz, non eta ze ordutan izango den batzarrean zehaztuko ditugu. Ikastaroan izena emanda dagoen kopuruaren arabera, esaterako, ikastaroa dantza taldearen lokalean edo frontoian egingo dugu”.
Herritarrak iazko euskal erromerian dantzan
Ohi bezala, hasi berriek egingo dituzte ikastaroko lehen saioak, eta horiek trebatu eta gero, ikastaroan ikasitako dantzen errepasoa egingo da, urteroko euskal erromerian parte hartzen dutenen beste dantzariekin batera. Lehen errepaso entsegua maiatzaren 2an egingo da Miruaitz frontoian, 21:15etik aurrera. Eguaztenero batuko dira frontoian, handik eta erromeria eguna iritsi arte.
Gure Ametsakoek aurreratu dutenez, aurtengo
Euskal erromeria eguna maiatzaren 26an izango da. Nabarmendu dutenez, gainera, aurtengoa «oso berezia» izango da, ezustez betetakoa. “Gure asmoa aurten adin denetako herritarrak batzea da. Batez ere, herriko gazteei egiten diegu deia, eta bereziki gizonezkoei”.