Urteroko hitzorduari helduta, Kalaputxik, Zine Forumek eta Mutrikuko Udalak elkarlanean antolatutako Laburbira 2018ko film laburrak proiektatuko dituzte barikuan [martxoak 23], Mutrikun.
Euskal Herrian eta euskaraz sortutako film laburren emanaldia 22:00etan hasiko da Zabiel kultur etxean, eta bertan, euskarazko film laburren zirkuituan parte hartu duten zortzi film labur ikusteko aukera egongo da. Guztien artean ordu eta laurdeneko “proiekzioa entretenigarria” osatuko dute.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, sarrera doakoa izango da, eta bertan euskal errealizadore gazteek egindako hiru eta hogei minutu artean irauten duten lanak ikusi ahal izango dituzte zaleek. Publikoak honako lanekin gozatzeko aukera izango du: Ilunpetan (Koldo Karranza), Night shift (Izaskun Arandia), Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola), Ejecutor (Javi Arriaga), Tazan (UDA films), Areka (Atxur animazio taldea), Kreba (Oier Fuentes) eta Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztan?aga).