Ertzaintzak baieztatu duenez, 14:30ak aldera aurkitu dute gorpua Pauloatxa inguruan (Sagustan parean, lurrez Berriatua), ur azalean. “Ikuskatu duten momentutik hilda zegoen”. HITZAk jakin ahal izan duenez, gorpua urpekari batek ikuskatu du, eta harek eman du abisua. Itsas Salbamendukoek gorpua jaso eta Ondarroako portura eraman dute.
Hasiera baten ez zekiten gizonezkoa edo emakumezkoa zen. Azkenean, baina, emakumezko bat zela argitu dute. “Gorpua
deskonposizio egoeran zegoen”. Gorpua 18:00ak aldera eraman dute Bilboko Auzitegiko Institutu Anatomikora, autopsia egiteko eta identifikatzeko.
Gorpua agertu den ingurua. Irudia: Google Maps