Atzo apari erromantikoa euki neban etxien. Goizien goiz joan nintzen arraindegire eta almeja eder batzuk eta legatz solomo batzuk erosi nebazan. Super-ean, basurde eta trufakaz eginiko pate garesti bat, eta “cojonudos” markako esparragu batzuk. Dirue ez zan arazo izengo. Luzaroan egon nintzen egun honen zain eta ez nintzen txikikerixetan ibiliko.
Postrerako berak horrenbeste atsegin daben txokolatezko izozkia be gogoan euki neban. Aparia gozotik amaitzea nahi neban.
Arratsaldea etxea txukun ipinteari dedikau neutzon. Aspiradora, fregona, hautsa…oheko izarak eta komunak be gogoz garbitu nebazan. Ezin zan ezer txarto urten. Eta behin hori eginda, siesta on bat. Gabaz fresko egotea komeni zan.
19:30 aldera siestatik esnatzerakoan dutxa gozo bat, eta sukaldera lanera. Mahaixe prepareu neban lehenengo, beren plater, kubierto, kopa…konpleto! Pasadun ogitxuek, patie, esparraguek…dana mahaixen. Eta almejak ein ostien, ardotegiko zuririk gozoena hartu neban. Egunek horrenbeste eskatzen eban. Ipad bidez musika lasaixe ipiñi neban altabozatatik. Itzel joan zan aparixe. Ohartzerako legatza eta izozkixe be joan ziren eta ardau botillieri majo jo geuntzon eperdixe. Goizeko 3rak ziren ohartu giñenerako.
Gaur esnatzerako, bezperan batu bariko platera, kubiertoak eta ondiño eperditxu bategaz geratzen zan kopie harrire eroan dodaz eta atzoko gaba oroitzen hasi. Ze apari ederra atzokoa. Behar neban holako bat. A zelako berbaroak esparraguek, patie, almejak eta legatza jaten genduzan bitartien. Ahaztute geunkozan zenbat kontu urten ziren! Ez neban usteko horren ondo ezagutzen niñunik. Baña faltan neukon. Denporie zan nire buruegaz apari erromantiko bat ez neukola. Biher neban barriz nitaz maitemindu zeitela eta ni berataz.