Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zabalik dago Ondarroako Boga! mendi martxarako izen ematea

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2018/03/22
Aurrera Mendi Taldearen eta Zubi Zahar herri ikastolaren ekimenez apirilaren 8an egingo da aurten zortzigarrenez Boga! mendi martxa. Antolatzaileek adierazi dutenez, izena emateko epea zabalik daukate mendizaleek. Internet bidez izena eman nahi dutenek  apirilaren 5era arte izango dute horretarako aukera, Aurrera Mendi Taldearen webgunean. Ibilbide luzea edo motza egin nahi dutenek 13 euro ordaindu beharko dituzte izena Internetez emanez gero (15 euro, egunean bertan). Ibilbide txikiara joateko, berriz, 5 euro ordaindu behar dira.
Ondarroako Boga mendi martxa

Parte hartzaile bat Ondarroako Boga mendi martxan izena ematen. Argazkia: Aurrera Mendi Taldea

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurten bankuko txartelagaz egin beharko da ordainketa, “nahitaez”, eta ez kontu korrontea emanda. Probaren egunean, bestalde, ikastolan ipinita egongo den mahaian ere egongo da izena emateko aukera, martxa hasi baino ordubete arinago. Probari dagokionez, Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria da Ondarroa-Ondarroa martxa. Eta urtero legez hiru ibilbide izango ditu aukeran: luzea, motza eta txikia. Ibilbide luzeak 54 kilometro eta 2.400 metroko desnibela ditu. Horrez gainera, 47 kilometroko ibilbide alternatiboa egiteko aukera ere izango dute mendizaleek. “54 kilometro ordez 47 kilometro egiten dutenek ere Iraupen Luzeko ibilbiladien zirkuiturako puntu baliagarriak eskuratu ahal izango dituzte”. Motzak 24 kilometro eta 800 metroko desnibela ditu. Eta, txikiak, azkenik, 12 kilometro, 400 metroko desnibelagaz.
Ondarroa Boga! mendi martxa

Ondarroa Boga! mendi martxa. Argazkia: Aurrera Mendi Taldea

Gogorarazi dutenez, irteera ordu desberdina izango ditu ibilbide bakoitzak. Luzea egin nahi dutenek 07:00etan irtengo dute ikastola aurretik; ibilbide motzekoek 08:30ean, eta txikikoek, berriz, 10:30ean. Antolatzaileek, gainera, bezperan lo egin nahi dutenentzako gelak prestatuko dituzte, eta martxa egunean gosaria emango zaie irteera puntuan. “Dutxatu nahi dutenentzat ere zerbitzua eskainiko da; helmuga puntuan eta Ondarroako kiroldegian”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.